Ohi bezala, Uztarriak oporrak hartuko ditu abuztuan.
www.uztarria.com. Ez da martxan egongo abuztuan. Irailaren 1etik egongo da berriro; bitartean, albisteen erantzunak blokeatuta egongo dira.
Uztarria aldizkaria. Urri hasieran aterako dugu hurrena. Azkeneko zenbakia, orain atera dugu, festetarako, abuztukoa. Aldizkariko lan taldea irailaren 1ean hasiko da martxan.
Urola Kostako Hitza. Nahiz eta Uztarriak abuztuan jai izan, abuztuan hor izango da asteartetik igandea bitartean Urola Kostako Hitza
egunkaria (Uztarria Kultur Koordinakundea da sortzaileetakoa eta bazkideetakoa). Hain zuzen, abuztuaren 16a arte, www.urola-kostakohitza.info weba bezala. Gero 'Hitza'-ko lan taldeak oporrak hartuko ditu eta egunkaria irailaren 5ean egongo da berriro kalean; weba, irailaren 4tik.