Urtero bezala, Etxean nahi ditugu
lelopean, elkarretaratzea egin dute gaur plazan, Etxerat-ek deituta, txupinazoaren aurretik. Festetan ere herriko preso, deportatu eta iheslariak gogoan izan dituzte haien senide eta lagunek.
Abuztaren 1ean, San Inazio bigarrenez, lelo berarekin, elkarretaratzea deitu dute 10:00etarako. Orduan, Loiolako basilika aurrean bilduko dira.
Azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:
-Juan Carlos Arruti Paterra (Puerto Santa Maria kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).
-Xabier Etxeberria Txapi (Mureten preso, 349 kilometrora. Frantzia).
-Jabi Agirre (Moulinsen preso, 715 kilometrora. Frantzia).
-Gotzon Aranburu (Villenan preso, 760 kilometrora. Herrialde Katalanak).
-Joseba Segurola (Osnyn preso, 840 kilometrora. Frantzia).
-Jose Antonio Cau (La Santen preso, 1.000 kilometrora. Frantzia).
-Juan Manuel Bereziartua Pakea (Venezuelan daukate deportatuta).
-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).
-IƱaki Etxarte (Kuban deportatuta).
-Iker Iparragirre (iheslaria).