Asier Aranguren Azautze
(1972) azpeitiarra hil da gaur goizean auto istripuan Milagros herrian (Burgos, Espainia). Txaro Larrañaga azpeitiar neska-lagunarekin zihoan autoan, oporretara, eta gurpila lehertu egin zaie. Asier Aranguren orduan hil da eta Txaro Larrañagak zauriak izan ditu.
Larrañagak berak deitu du Azpeitira telefonoz eta esan du plakak atera dizkiotela berari, baina ez dago larri.
Eguerdiko hamabiak inguruan jakin da albistea Azpeitian, eta samina dago herrian, mutil ezaguna zelako Asier Aranguren.