Joseba Albizuk asteartean jakin zuen Euskaltel- Euskadi taldeak ez diola kontratua berrituko. Albizuk 28 urte ditu eta 2004tik dago talde horretan; 2003an debutatu zuen profesionaletan, Mercatone-Uno Sacanavino taldean.
Euskaltel-Euskadiko zuzendari Igor Gonzalez Galdeano ekipoa berritzen ari da hurrengo denboraldirako eta Albizurekin batera, beste baja batzuk izango dira taldean. Oraingoz, Iker Flores eta Gorka Gonzalezenak jakin dira.
-Joseba Albizuren palmaresa