Bihar, larunbata, Zaratzen Euskal Jaiak izango dira. Festa hori aitzakia hartuta EuskoTren autobus zerbitzuak gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Zarautz-Getaria-Zumaia-Zestoa-Azpeitia eta Azkoitia artean eta autobusek ohiko geldialdiak beteko dituzte.
Zarauztik Azkoitira: irteerak 00:45, 01:45, 02:45, 03:45, 04:45, 05:45 eta 06:45ean.
Zarauztik Zumaiara: irteerak 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00 eta 05:00etan.
Igandean, berriz, Kontxako estrapoadak izango dira. Hori dela eta Zumaiatik ohikoa baino tren zerbitzu gehiago izango dira goizean. Trenak Donostiara 9:10ean, 9:30ean, 10:10ean eta 10:30ean aterako dira. Azpeitik Zumaiara joateko ez da autobus zerbitzu berezirik egongo.