Asteartean, irailaren 19an, albergan amuarrain denak hilda agertu zirela salatu du Aralarrek: "Hasieran ez du ematen ezer larririk gertatu denik, baina Udalak han gertatu dena ezkutuan eman duela dirudi. Hildako animaliak berehala kendu eta ingurua garbitu baitzuten".
Aralarrek albergan zer gertatu den jakin nahi duela esan du. "Gertatu dena istripua izan bada zer nolakoa izan den eta nolako ondorioak izan dituen jakin nahi dugu. Kontua ez da inor beldurtzea, baina horko ura edonork edan dezake".
Udalak azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak albergan laginak hartu ditu eta orain aztertzen ari dira han zer gertatu den jakiteko. Udalak dioenez, albergako amuarrain guztiak hil egin dira eta horregatik garbitu dute dena. Ollagorra elkartekoek hazten dituzte amuarrainak albergan, gero erreketara botatzeko.