Joxe Mari Iriondo kazetari azpeitiarrak, Joxe Mari Aranalde idazlearen biografia idatzi du. Liburua, irailaren hasieran argitaratu zuten eta Aranalderen bizitzaren nondik norakoen berri ematen du, 25 orrialde eta hiru ataletan banatuta.
Pasatu den igandean, hilak 24, Aranalderen heriotzaren urteurrenaren harira, Gaztelun 400 ale banatu baziren ere, datorren urtera arte ezingo da Aranalderen biografiarik eskuratu.
Liburu hau, Euskaltzaindiak argitaratzen duen Bidegileak izenpeko lau liburuxkako bilduma osatzen duenetako bat da. Amankomunean duten gai bat hartu eta lau pertsonen biografiekin karpetatxo bat osatuko da. Bilduma osatatutakoan jarriko da salgai karpeta.
Liburua atalka
Gazteluko Kabaileroa
izenpean, jaiotzetik hiltzerainoko bidea kontatzen du bertan Iriondok, apaiz lanetan egindako bidearekin batera. Irakasle eta idazle
izenburuarekin, idazle, irakasle, itzulpen eta hizlari gisa egindako lana jasotzen ditu bigarren atalak. Liburuaren azken zatian, berriz, Ederraren miresle
izenarekin, Aranalderen zaletasunen inguruan mintzatzen da idazlea, besteak beste, bertsozaletasuna eta euskalzaletasuna aipatuz.