Labaka eta Aranburu, Euskadiren deialdian

Uztarria 2006ko urr. 5a, 11:10

Kataluniaren kontra ariko dira igandean, Bartzelonan

Lagunarteko partida izango da eta 70.000 ikusle espero dituzte

Katalunia eta Euskadi futbol selekzioek igandean Bartzelonan Nou Camp-en lagunarteko partida jokatuko dute (18:30), eta Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri Euskadiko hautatzaileek deialdian sartu dituzte Mikel Labaka eta Mikel Aranburu.

Bi selekzioek azkeneko aldiz elkarren kontra orain dela 35 urte jokatu zuten.

ESAITek autobusak antolatu ditu eta gaur jakinaraziko du zenbaitek eman duten izena. Bartzelonan bertan arrakasta izan du deialdiak. Lehen egunean 26.000 sarrera saldu dituzte, eta Kataluniako Federazioko ordezkariek 70.000 ikusle espero dituzte Camp Nouen.

Euskadi selekzioaren deialdia

Reala. Riesgo, Rekarte, Labaka, Mikel Alonso, Garitano, Aranburu, Uranga.
Athletic. Lafuente, Murillo, Casas, Orbaiz, Gabilondo, Tiko, Aduriz, Llorente.
Osasuna. Krutxaga, Muñoz.
Gimnastic. David Cuellar.
Middlesbrough. Mendieta.
Sevilla. Ocio.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide