Nafarroa Oinezera joateko autobusak antolatu dituzte

Uztarria 2006ko urr. 10a, 16:10

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Orkatz Kultur Elkarteak antolatu dituzte autobusak (Nafarroa Oinez)

Nafarroa Oinezeko antolatzaileek bi mila laguntzaile behar dituzte

Datorren igandean, urrian 15ean, ospatuko da aurtengo Nafarroa Oinez Beran, Labiaga Ikastolak antolatuta, Baietz oraingoan! leloarekin, eta Azpeitian Orkatz Kultur Elkarteak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusak antolatu dituzte hara joan-etorria egin ahal izateko.

Orkatzek antolatutako autobusak Etxe-Zuri aurretik irtengo dira, 09:00etan. Itzulera ordua 21:00etan izango da. Bidaiak zenbat balioko duen oraindik zehaztu gabe dago. Izena Orkatzen eman behar da.

Ikasberritik antolatutako autobusak 09:00etan irtengo du anbulatorio aurretik eta itzulera ordua 19:00etan izango da. Hor joan nahi duenak 6 euro ordaindu beharko ditu. Autobusean joateko izen-emateko 943 15 12 46 telefono zenbakira deitu edo Ikastolara joan beharko da.

Laguntzaile eske antolatzaileak

Labiaga Berako Ikastolak bi mila lagunen laguntza eskatu du egun horretan lanean jarduteko, txandak egiten. Lortu dituzte ehunka, baina oraindik ez dira iritsi helburura.

Izena honako telefono zenbakietan eta posta elektronikoko helbidean eman daiteke:

600344655
948631558
948625215
oinezbera@hotmail.com

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide