Aurreko astean webgune honetan argitaratu zen nik bidalitako gutun bat, larunbatean berriz erantzun, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria den Jose Andres Blascok. Berak dioenez ez nituen benetako datuak erabili, eta oker dabil.
Igorri duen gutuna irakurrita, nire hitzak gaizki ulertu dituela esango nuke, agian nahita, nire hitza zapaltzearren. Horrela nion nire gutunean; "aurten izango dira Osakidetzako oposaketak, euskararen normalizaziorako une estrategikoa. Hona hemen hartuko duten neurria: bost lanpostuetatik batean jakin beharko da euskaraz". EAEn lanpostuetatik %20 bakarrik izango da euskaraz jakin beharko dutenentzat, bostetik bat alegia. Egia esan, ez nekien deialdian Azpeitiko anbulatoriorako bost lanpostu zeudenik ere, saiatu arren inork ez dit daturik eman.
Baina tira, zuk zeure burua zuritzearren hor bota duzu zeurea. Hala ere, zure idazteko eta gauzak ulertarazteko duzun habilezia ikusita, ikusiko dugu Azpeitiko anbulatorioan lanean hasten diren horiek euskaraz dakiten ala ez.
Ea hau nola argitzen duzun, lanpostu guztien %20 izango bada euskaraz eta Azpeitian aldiz %80, zein izango da beste herrietako euskarazko lanpostuen portzentaia? Ekuazioaren emaitza = ez duzue lotsarik!