Peñagarikanok 4-22 galdu du

Uztarria 2006ko urr. 13a, 17:10

Barriolak erakustaldia eman du eta final-zortzirenetan izango da

Azpeitiarrak piloteoan ez zuen batere asmatu

Kepa Peñagarikano pilotari azpeitiarrak erraz galdu zuen atzo (osteguna), Bergaran, buruz buruz lau t'erdiko txapelketa profesionaleko final-hamaseirenetan Abel Barriolaren kontra: 4-22. Honek 2002an txapelketa horixe irabazi egin zuen.

Konturatu orduko, Peñagarikano 12-0 zen atzetik. Sakea bere aurkariak sakez egindako falta bati esker berreskuratu zuen, baina hurrengoan galdu zuen pilota jokoan jartzeko aukera. Piloteoan ez zuen batere asmatu, eta Barriola, berriz, gustura aritu zen kantxan.

Peñagarikanok esana zeukan lat t'erdiko txapelketa jokatzeko "kapritxoa" zeukala aurten. Ez du askorik gozatu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide