Karta jokoarekin hasi dute Jubilatuen Astea

Uztarria.eus 2006ko urr. 16a, 20:57

Jubilatuen Astea hasi dute gaur, astelehena, karta jokoarekin. Aitonena I-en punttuan eta musean aritu dira txapelketan parte hartu dutenek. Punttuan: Celestina Etxezarreta eta Josefa Arriaranek irabazi dute. Musean, berriz, Fernanda Etxanizek eta Antonia Odriak. Asteazkenean, berriz, Julian Bereziartuaren eskutik 'Nola zaindu gure osasuna' hitzaldian 40 lagun inguru izan ziren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide