Azpeitiarrak Amsterdamgo maratoian

Uztarria 2006ko urr. 18a, 18:10

Arkaitz Segurola, Olympish Stadion-en (Argazkia:http://evenementen.uitslagen.nl/)

Maratoia, igandean, urriaren 15ean, izan zen Amsterdamen

Azpeititik 13 lagun joan ziren Herbeheretara (Noticias de Gipuzkoa)

Pasatu den igandean, urriaren 15ean, Bagitxitxin taldeko korrikalariak Amsterdamgo maratoian parte hartu zuten.

"Kirola gozatzeko eta ondo sentitzeko egiten dugu" diote taldekoek. Eta helburu horrekin sortu zuten duela urte batzuk Bagitxitxin taldea Mertxe Urtuaga, Nerea Lopetegi, Ana Aranbarri, Krux Guridi, Arantxa Olaizola, Mamen Etxaniz eta Eli Etxeberriak.

Emakumezkoak ez ziren izan ordea, Amsterdamgo lasterketa ezagunean parte hartu zuten azpeitiar bakarrak. Izan ere, Juan Luis Agirre, Arkaitz Segurola, Jon Garate, Guillermo Alonso , Julian Kortajarena, Jose Manuel Arregi eta Xabier Eliasek ere egin zuten lasterketa. Agirre, Segurola eta Garatek hiru orduren bueltan bukatu zuten lasterketa.

Mamen Etxanizek ez zuen lasterketan parte hartzerik izan lesioa duelako, baina maratoia bizikletaz egin zuen taldeko lagunei jakiak-eta emateko. Krux Guridik, berriz, lasterketa utzi egin behar izan zuen ondoeza zuelako.

Azpeitiarren denborak:

-Juan Luis Aguirre 02:58:48
-Arkaitz Segurola 03:00:18
-Jon Garate Alberdi 03:04:21
-Eli Etxeberria Gurrutxaga 04:11:18
-Mertxe Urtuzaga Otaegi 04:11:18
-Nerea Lopetegi Loluaga 04:24:05
-Guillermo Alonso Insausti 04:24:05
-Julian Kortajarena Otalain 04:47:10
-Jose M. Arregi Galarraga 05:10:33
-Ana Aranbarri Artetxe 05:10:33

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide