Espainiako Auzitegi Gorenak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herriko taberna
guztietara batzorde judizialak bidaliko ditu, lokalen eta ondasunen inbentarioa egin dezaten. "Lehenbailehen" sartzeko agindu du. Besteak beste, Azpeitikora bidaliko ditu, Orkatz Kultur Elkartera (Berria, Gara).
Gorenak esan du Batasunaren ilegalizazioa guztiz gauzatzeko ondasun horien likidazioa ezinbestekoa dela, Batasunak eta herriko tabernek
elkarrekin lotura dutela agertzen duten arrastoak daudela uste duelako.