Zure idatzian agertzen denaren aurrean zera argitu nahi genuke:
- 1. Zure idatzia irakurri ondoren ulertzen dugu Udala ez zela ausartzen edo ausartuko plaka horiek kentzen. Errespetu guztiz esaten dizugu hori balorazio bat dela. Udaletxean gai hau eztabaidatu den komisio guztietako aktak nahi duenaren esku daude; nahi duenak irakurri ditzala eta ikusi zer esan edo erabaki zen.
- 2. Gai izango ote ginatekeen edo ez ikustea oso erraza izango zatekeen; kendu zituztenek plakak zeuden lekuan utzi besterik ez zuten.
- 3. Bide batez, idatzi honen bidez, plaka horiek kendu zituztenei, beraiena ez dena Udalari itzultzeko eskatu nahi genuke.
Udala ez dago ados plaka horietan agertzen denarekin eta horregatik hartu zuen kentzeko erabakia, baina plaka horiek herriaren ondare historikoko parte dira eta pentsatzen dugu Udalari dagokiola gordetzea eta zaintzea.
---
Hainbat albistera loturak: