Lasaora bidegorria egingo dute datorren urtean

Uztarria 2006ko aza. 8a, 16:11

Azpeititik Lasaorako oinezkoentzako bidea.

Azkoitia eta Azpeitia lotuko dituen bidea bukatu ondoren, Lasao arteko bidea egiteari ekingo diote

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko sailak Azpeititik Lasaora bidegorria egiteko asmoa duela jakitera eman du. 2007an egingo diren bidegorrien sarean sartu dute.

Azpeititik Lasaorako bidea egin baino lehen, ordea, Azkoitia eta Azpeitia lotuko duena egingo du Aldundiak, eta ondoren egingo dute Lasao artekoa. Modu horretan, Legazpi eta Lasao lotzen dituen trenbidea zena, bidegorri gisa egokitu eta bizikletaz egiteko aukera izango da. Egitasmo horren berri, irailean jakin genuen. Gaur egun, Azpeititik Lasaoko gasolindegia bitarteko oinezkoen bidean bizikletak ere ibiltzen dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide