Hiru blogari berri hasi dira uztarria.com-en; Olatz Prat, Iñaki Uranga eta Aitor Bengoetxea Ondarru
. Olatz Pratek Ruska garaikoak
blogetik bere burutazioak idatziko ditu. "Iñaki Urangak 'Begien begirada'":http://www.uztarria.com/blogak/uranga izena jarri dio bere argazkiblogari. Eta Aitor Bengoetxeak Txanboei
bere blogetik "denetik pixkat" egiteko asmoa du.
Urriaren hasieran ere bi blog jarri genituen martxan. Ordutik ari da Inigo Ibarguren Zirikatzen
eta Erniarraitz Bertso Elkartekoak ere euren blogetik Bertso Parrandaren berri ematen ari dira, besteak beste. Gogoratu, iazko urrian jarri zituela uztarria.com-ek blogak abian. Orduan esan genuen Azpeitiko blog komunitatea handitzeko asmoa genuela, eta ordutik hori egin dugu. Denbora honetan, blog pertsonalak, argazki-blogak eta komiki-bloga eta taldeenak biltzen joan gara.
Aurrera begira, blog komunitatea zabaltzea da gure gogoa, edozeini emanez aukera bere bloga izateko (eskatzen duenari). Ikastaro labur baten ondoren, erabiltzailea gai da nahi duenean nahi duena publikatzeko bere helbidean.
Honela, iritzi atala indartu, parte-hartzea sustatu (irakurleek bloglarien iritziak komentatzeko aukera dute) eta egile berrien bila jo nahi dugu.