Ezabaketa astea bukatu du EHEk

Uztarria 2006ko aza. 20a, 16:11

Trafiko seinaleetan ezabaketak egin dituzte

Hainbat ekimen egin ditu, "euskararen ofizialtasun eza" salatzeko

EHEren ustez, "EAJk ez du nahi hizkuntza politika berririk"

Euskal Herrian Euskarazek (EHE), astelehenean abiatu zuen Ezabaketa Astearen ekimenarekin, "euskaldunok pairatzen dugun hizkuntza urraketa" salatu nahi izan du . "Urtero bezala, aitortzen ez dizkiguten eskubideak geuk eskuratzearen aldeko apustua egin dugu", esan du EHEk.

Ezabaketa Aste Nazionalaren baitan, erdal ikurrak, guneak eta erantzuleak identifikatu eta nabarmendu ditu EHEk. Azpeitian hainbat bide seinaletan eta ikurretan ezabaketak egin dituzte. "Euskararen normalizazioaren aldeko ezinbesteko jarrera izan behar den garai hauetan, EAJk ez du egungo hizkuntza politika agortua ikusten. Euskara hizkuntza ofizialtzat, eta bakartzat lurraldea Euskal Herria duelarik, aitortzen duen hizkuntza politika berririk ez dute nahi. Ohiko euren estrategiak azaleko hainbat aldaketatxo egin eta eskuak garbitzen dituzte. Alegia, zerbait haundia egiten ari direnaren itxura eman, ezer gutxi eginda. Horretarako aukera paregabea da konpromisorik eskatzen ez dien egungo hizkuntza politika, euskara koofizialtzat duen legedi arrotza", adierazi dute Euskal Herrian Euskarazekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide