Jarrai-Haika-Segi auzia "oso konplexua" delako, epaia emateko epea 30 lan egun luzatu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Epaitutako gazteen artean dago Garikoitz Etxeberria Kafe
azpeitiarra.
Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako epaia berrikusten ari da Auzitegi Gorena. Izan ere, Fiskaltzak eta AVTk Jarrai, Haika eta Segi "talde terrorista" direla diote. Gazteen defentsak absoluzioa eskatzen du gazte auzipetuentzat. Fiskaltzak, epaituentzat 10 urteko espetxe zigorra eskatzen du eta AVTk, berriz, 15 urteko espetxe zigorra eskatzen du.
Auzitegi Goreneko epaileek azaroaren 30erako hartu behar zuten erabakia, orduan amaitzen zitzaielako erabakia hartzeko epea. Gaur, kaleratu duten autoan, ordea, epe hori ez dutela nahikoa adierazi dute. Beraz, hilabetez luzatu dute erabakia hartzeko denbora.