Azpeitiko Aralarreko kideek hondakinen bilketari buruz Udalak etxeetara bidalitako gutunaz jardun dute: "Hasiera batean, oso ondo iruditu zaigu arazoa gogoraraztea, nahiz eta egokiagoa ikusi horretarako beste bide batzuk erabiltzea (Azpeitian Zer, Uztarria, Hitza
, herrietako kartak
, irratiak...), zaborra ez gehitzearren, batik bat".
Aralarreko Miren Garmendiaren ustez, informazioa ez da guztiz argia: "Bereziki, kartoia-papera laukitxoetan, ez da oso garbi ulertzen esaten dena: dendetako eta tabernetako informazioarekin nahasten da etxeetakoa. Azken finean, ordu erdiko tartea besterik ez dugu papera edukiontzietara botatzeko, harrigarria!". Traste zaharrak jasotzeko zerbitzu berezia dagoela ez dela zehaztu kritikatu du Aralarrek: "Zerbitzu berezi hori ez da aipatu ere egin. Konposta egiteko etxeko zaborra jasotzea aurreikusten dela ere ez dute aipatu".
Alde zaharrerako proposamen bat egin du Aralarrek: gurpildun plataforma txiki batzuk jartzea. "Plataformetan zakar pote bereziak jarri, eta ordu batzuetan kaleetan eduki daitezke. Gero, plataforma osoa hartu eta lotuta eraman daiteke. Beste irtenbide bat topatu bitartean balio dezake".