.348 korrikalarik hartu zuten irteera larunbatean Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatutako Azkoitiko II. Herri Lasterketan, iaz baino 100 partaide gehiagok. Gizonezkoetan, Agustin Jimenez azpeitiarrak irabazi zuen, eta emakumezkoetan, Edurne Viñas oiartzuarrak; Jimenezek 32:07 denbora egin zuen eta bigarrenak 40:59. Iazko txapeldun Onintza Zeberio azpeitiarra, berriz, hirugarren sailkatu zen.
Parte-hartzaileek herri barruan egindako zirkuitu txikiari itzuli bat eta handiari bi itzuli eman zizkioten, guztira 10 kilometroko ibilbidea osatuz. Herriko enparantzan hasi eta bukatu zuten lasterketa.
Sailkapena:
Gizonezkoak
.1- Agustin Jimenez 32:07
.2- Asier Urdanpilleta 32:14
.3- Xabier Pelaez 32:18
Emakumezkoak
.1- Edurne Viñas 40:59
.2- Josune Unanue 41:36
.3- Onintza Zeberio 41:48