Musikosofia topaketak egingo dituzte Loiolan

Uztarria 2006ko abe. 7a, 11:12

Gaurtik igandea bitartean egingo dituzte, Loiolan Gogarte etxean

Topaketetan Bruckner autorea landuko dute

Gaurtik (osteguna) igandera Loiolako Gogarte etxean ospatuko dira 2006ko topaketa musikalak. Oraingoan, Musikosofiaren sortzaile den George Balan bertan izango da eta Bruckner izango da landuko den autorea.

Musikosofia zer den

Musikosofia da musika modu kontzientean entzuteko sistema bat, eta Bruckner beraren obra aztertuz sortu zuen George Balanek:

Musikosofia metodoaren helburua, entzuleari musika entzun eta ulertzeko tresna bat ematea da, kanpoko edozein tutoretzatik libre utziko duena.

Izenemate eta informazioa:

Donostia (Aula del Oyente). MÂȘ Josefa Marugan eta Patxi Villanueva. 943 45 42 14 / 699 72 54 36 / 699 72 54 45 epostaz pvj abildua clientes.euskaltel.es

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide