Alaitz Olaizola: "Gustura idazten ditut umeentzako antzerki lanak"

Uztarria 2006ko abe. 1a, 17:12

Alaitz Olaizolaren 'Denboraren makina' liburuaren azala.

Denboraren makina liburua aurkeztu du gaur goizean Donostian Alaitz Olaizolak

Olaizolak umeentzako argitaratzen duen laugarren antzerki obra da

Alaitz Olaizola antzerkigile eta aktoreak Denboraren makina umeentzako antzerki liburua aurkeztu du gaur Donostian. Erein argitaletxearekin argitaratzen duen laugarren lana da. Izan ere, iazko abenduan haur antzerkirako hiru lan argitaratu zituen.

Iaz haurren antzerkirako hiru lan argitaratu zenituen. Denboraren makina kaleratu berri duzu. Gustua hartu al diozu haurrentzako idazteari?

Bai, gustura egiten dudan lana da. Iaz eman genion hasiera lan horri. Antzerki txiki sortan bederatzi liburu daude denera baina denborarekin sendotzen joango da. Polita da umeak antzezlanak egiten ikustea.

Lehengo urtean idatzitako lanak enkarguz egin zenituen. Hau ere horrela izan al da?

Niri idazten segitzeko esan zidaten. Zerbait idazten dudanean bidali egiten diet eta aurrera egin dezake edo ez. Azken finean elkarlana da.

Zer kontatzen da liburuan?

Liburuko protagonistako aitona bat eta bere lau bilobak dira. Aitona zaharra da eta triste bizi da: ez du bizitzeko ilusiorik. Lau biloba horiek aitona animatzeko erabilera bakarra duen denboraren makina asmatzen dute. Makina horrekin, historian zehar ezagunak izan diren zenbait pertsonaia Kleopatra, Mozart, Galileo, Charlie Chaplin... ezagutuko dituzte.

Antzezlana komendia bat da.

Bai. Pertsonaia eta ume hauen harteko komendia bat da. Antzerkia egiteaz gain, umeak historiako pertsonaia horietara gertutaratzea da antzezlan honen helburua.

Liburuaren datuak

Orriak: 88.
Urtea: 2006.
Marrazkilaria: Manu Ortega.
Salneurria: 10,50 €.
Idazlea: Alaitz Olaizola.
Argitaletxea: Erein.
Saila: Antzerki Txiki.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide