Hiru ezezagunek autobus bati su eman diote

Uztarria.eus 2006ko abe. 6a, 12:55

Atzo (hilak 5) gauean aurpegia estalitako hiru ezezagunek Zumarraga eta Zumaia arteko bidea egiten duen Euskotren-eko autobus bati su eman zioten. Istiluak 21:30ak aldera gertatu ziren Etxe-Zuri aurreko autobus geltokian, Damasoko geltokian.

Autobusa geldialdia egiten ari zela, hiru ezezagunek bidea oztopatu eta gidariari eta barruan zihoazen bi bidaiariei jaisteko agindu zieten. Ondoren eman zioten su autobusari.

Berehala hartu zuen su eta erabat kiskalita geratu zen. Suak autobus geltoki ondoan aparkatuta zegoen kamioi bat harrapatu zuen; erre egin zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide