Lan Mobel Iraurgi taldearen entrenatzailea aldatu dute

Uztarria.com 2006ko abe. 9a, 17:12

Jorge Elordui izango da Iraurgiren entrenatzaile berria

Lolo Encinas donostiarraren tokia Jorge Elordui bilbotarrak hartuko du

Entrenatzaile berria astelehenean aurkeztuko dute, entrenamenduaren aurretik

Iraurgi Saskibaloi Elkartearen zuzendaritzak, EBA Ligako Lan Mobel ISB taldearen entrenatzailea aldatzea erabaki du. Gaur goizean hartu dute erabakia: Lolo Encinas donostiarraren tokia Jorge Elorduik hartuko du. Entrenatzaile berria astelehenean, abenduaren 11n, aurkeztuko du Iraurgi Saskibaloi Elkarteak, kiroldegian. Lan Mobel taldearen entrenamendua hasi aurretik. «Euskal Herri mailan Elordui oso ezaguna da, besteak beste, iazko denboraldian LEB mailako Alerta Cantabria entrenatu zuen», azaldu du Iraurgiko zuzendaritzak saskibaloi elkartearen webgunean. Iraurgikoek oraindik ez dute erabaki Encinasek elkartearen barruan jarraituko duen, «datozen egunetan jakinaraziko dugu». Hala ere, Lolo Encinasek azken urteetan Iraurgiko lehen taldea zuzentzen egindako lana eskertu dute, «bihotzez».

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide