El Mundo
egunkariak gaur (osteguna) argitaratu duenez, Miguel Angel Carballo fiskalak Egunkaria auzia artxibatzeko eskatuko du, "froga faltagatik" akusazioak atzera botako dituela dio. Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturrietan oinarrituta esan du hori 'El Mundo'-k.
Egunkaria
2003ko otsailaren 20an itxi zuten, "ETArekin lotura" zuelakoan. Juan del Olmo epaileak agindu zuen hura, eta Guardia Zibilak itxi zuen. Hamar euskaltzale atxilotu zituzten operazio hartan. Haietako hainbatek salatu zuten torturatu egin zituztela. Hamar haietatik inor ez dago gaur egun kartzelan (IƱaki Uria kontseilari ordezkaria 18 hilabetez eduki zuten preso).
Urte bereko urrian bigarren operazioa egin zuten, zabalagoa, Martin Ugalde Kultur Parkeko bazkideen kontra eta, besteren artean, Egunkaria
zeneko bi azpeitiar langile atxilotu zituzten: Mikel Azkune komertziala eta Eneko Etxeberria abokatua. Inor ez zuten sartu preso.
'Egunkaria'-ren itxiera zela-eta, Azpeitian ere erantzun handia izan zen.
Azkeneko albistea (14:00): egiaztatu da fiskalaren eskaera. Orain dela gutxi egiaztatu da Miguel Angel Carballo Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Egunkaria
auzia artxibatzeko eskatu duela, frogak "oso ahulak" direlako.
Carballoren arabera, ezin da frogatu 'Egunkaria'-k eta auzipetuek ETArekin lotura zutenik, eta ez legezko elkartea osatzen zutenik.
Dena den, litekeena da epaiketa egitea. Izan ere, AVT eta Dignidad y Justicia ordezkatzen dituzten herri akusazioek auziarekin aurrera jarraitzeko eskatuko dute, eta eskaera hori aintzat har dezake epaimahaiak; hau da, Auzitegi Nazionaleko 1. Salak.
Fiskalaren eskaeraren arrazoi batzuk, Imanol Murua Uria 'Berria'-ko kazetariaren blogean daude.