Osakidetzako oposaketak salatzeko EHEk elkarretaratzea egin du

Uztarria 2006ko abe. 14a, 16:12

Elkarretaratzen 25 lagun inguru bildu ziren

Euskararen aurkako oposiziorik ez! Ofizialtasuna lemapean elkarretaratzea egin zuten atzo antobulatorio aurrean

Larunbatean (hilak 16), berriz, Iruñean euskararen ofizialtasunaren alde manifestazioa izango da

Atzo, asteazkena, Azpeitiko EHEk deituta elkarretaratzea izan zen anbulatorio aurrean Euskararen aurkako oposiziorik ez! Ofizialtasuna lelopean. Bertan, 25 lagun inguru bildu ziren. Pasatu den asteburuan bukatu ziren Osakidetzak deitutako oposaketak eta froga horietan euskararekiko izan duten jarrera salatu nahi izan zuten atzo anbulatorio aurrean bildutakoek.

Larunbatean (hilak 16), berriz, EHEk euskararen ofizialtasunaren alde, manifestazioa deitu du Iruñean. Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat: ofizialtasuna! goiburu izango du manifestazioak eta 17:30ean aterako da Iruñeko autobus geltoki ondotik. Azpeitian ez dute autobusik antolatu hara joateko, baina manifestazioara autoetan joateko 16:30ean Etxe-Zuri aurrean biltzeko deia egin zuten atzo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide