Ikasberri Kirol Elkarteak IX. Krosa egingo du igandean

Urola Kostako Hitza 2006ko abe. 15a, 16:12

Ikasberriko IX. Krosa, Goenan izango da.

Aurten, hirugarren aldiz, Gipuzkoako Kros Txapelketa antolatu dute, Goenan

Herritarren artean Agustin Jimenez, Josune Unanue eta Arantxa Aldalur korrikalariek parte hartuko dute, besteak beste (Urola Kostako Hitza)

Garrantzi handia du krosak Ikasberri Kirol Elkarteak urtean zehar antolatzen dituen kirol ekitaldien baitan. Iganderako, Ikasberri IX. Krosa antolatu dute, eta beti bezala, Goenan egingo da. Gainera, aurten, Gipuzkoako Kros Txapelketa ere jokatuko da; hirugarren aldiz izango da Azpeitian. V. Krosean Euskadiko Txapelketa jokatu zen.

Eskolarteko eta helduen mailako federatuek parte hartuko dute. Herritarren artean Agustin Jimenez, Josune Unanue eta Arantxa Aldalur izango dira. Gainontzean, besteak beste, Iratxe Aranburu, Itziar Urdangarin, Gabriel Garin eta Jose Antonio Blancok egongo dira. "Gipuzkoarrren parte-hartzea bete-betekoa izango da", diote antolatzaileek.

Igandean, 10:00etan hasiko dira kros txapelketako lasterketak Goenan. Lehen lasterketan kadete neskak eta infantil mutilak parte hartuko dute. Helduenen lasterketei, berriz, 12:00etan (senior eta promesa neskak eta jubenil eta junior mutilak) eta 12:35ean (senior eta promesa mutilak) emango diete irteera.

Antolatzaileek, irabazleentzako sari oparoak jarri dituzte. Gainera, Ikasberri IX. Krosa Gipuzkoako Lehenengo Challangerako puntuagarria izango da. Challangea, Gipuzkoan "krosa suspertzeko" antolatu dute eta gipuzkoarren artean sariak banatuko dituzte

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide