Areto futboleko Jostaldik liderra hartuko du etxean

Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. 2006ko abe. 16a, 12:12

Talde seniorrak Lazkaoko Errotaundiren aurka jokatuko du gaur (hilak 16) 16:15etatik aurrera

Jostaldi B-ko gazteek, berriz, Plastigaur talde donostiarra hartuko dute 15:00etan

Partida benetan zaila jokatu beharko dute gaur Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko lehen taldeak. Izan ere, talde seniorrak bere indarrak liderraren aurka neurtu beharko ditu. Jokatutako 11 jardunaldietan hamar garaipen eskuratu ditu Errotaundi Lazkaok. Azpeitiarrak, berriz, seigarrenak dira sailkapenean, bost garaipenekin.

Seniorrak baino lehen, hala ere, Jostaldi B-ko gazteak arituko dira kiroldegian Donostiako Plastigaurren aurka. Azpeitiar gazteak sailkapeneko bosgarren postua mantentzen saiatuko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide