Ziani eta Aranburu Ikasberri Kirol Elkarteko IX. Kroseko txapeldun

Uztarria 2006ko abe. 18a, 21:12

Helduen eta senior mailakoek lasterketan irabazle izan zirenen argazkia.

Kamel Zianik 31:37ko denbora eta Iratxe Aranburuk 21:52koa egin zuten lasterketan

Helduen mailan, berriz, Josune Unanue azpeitiarrak bigarren egin zuen

Kroseko hamar argazkirekin bilduma egin dugu

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatzen duen kros lasterketaren baitan Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen atzo (igandea), hirugarren urtez. Senior mailako bi txapeldunak eskualdekoak izan dira: mutiletan Kamel Ziani oriotarrak irabazi zuen eta nesketan Iratxe Aranburu zarauztarrak; biak ere, erraz irabazi zuten. Helduen mailan, berriz, Josune Unanue azpeitiarrak bigarren egin zuen.

Parte-hartzearekin "oso gustura"

Ikasberri Kirol Elkartea gustura dago krosak izandako parte-hartzearekin: "Lasterketako parte-hartzea ona izan da, maila handikoa, eta alde horretatik oso gustura gaude antolatzaileok". Gipuzkoarrez gainera, Bizkaitik eta Nafarroatik etorritako korrikalariak ere izan ziren, atzo, Goenan. Iaz irabazlea izan zen Mohamed El Guarrah barakaldoarrak hirugarren egin du aurten. Rafa Maritxalar lesakarra ere etorri zen eta bigarren egin zuen; honek 2001ean irabazi zuen Ikasberriren krosa eta Azpeitiko San Silbestre lasterketan ere hainbat urtetan parte hartu du.

Eguraldi kaskarra egin zuen, baina ikusle asko joan zen lasterketa ikustera, antolatzaileak alde horretatik ere gustura gelditu ziren.

Sailkapenak:

Gizonezko helduak
.1- Iñaki Lopetegi 20:21.
.2- Cesar Perez 20:25.
.3- Manuel Hurtado 20:35.
.4- Ion Arzubialde 20:37.
.5- Juan Mari Garin 20.39.
.6- Jabier Kolomo 20:44.
.7- Diego Kanpos 20:58.
.8- Rikardo Veleda 21:10.
.9- Antonio Kalabia 21:10.
.10.- Angel Medizis 21:17.

Emakume helduak
.1- Nerea Amilibia 14:37.
.2- Josune Unanue 14:56.
.3- Itziar Garzia 15:09.

Senior mutilak
.1- Kamel Ziani 31:37.
.2- Rafal Maritxalar 32:02.
.3- Mohames El Guarrah 32:10.
.4- Hossain Kaanache 32:31.
.5- Gabriel Garin 32:31.
.6- Ibon Esparza 32:47.
.7- Jose A. Blanco 32:53.
.8- Iker Iturralde 32:58.
.9- Zipriano Burzio 33:14.
.10- Ramon Otegi 33:20.

Senior neskak
.1- Iratxe Aranburu 21:52.
.2- Itziar Urdangarin 23:18.
.3- Rosi Talavera 23:33.
.4- Uxue Fraile 23:48.
.5- Josune Terzero 23:54.
.6- Iraia Garzia 23:56.
.7- Blanca Marin 25:03.
.8- Arantzazu Saez 25:33.
.9- Onintza Zeberio 25:47.
.10- Olatz Gabilondo 25:47.

Junior mutilak
.1- Eñaut Insausti 20:07.
.2- Sergio Garcia 20:23.
.3- Ibai Mendia 20:41.
.4- Mikel Yanzi 21:04.
.5- Markel Blanco 21:12.
.6- Ander Biguri 21:26.
.7- Adur Juaristi 23:14.
.8- Asier Urkia 23:26.
.9- Egoitz Segurola 23:56.
.10-Asier Jimenez 24:14.

Junior neskak
.1- Ainhoa Sanz 15:45.
.2- Itsaso Porres 16:42.
.3- Eider Delas 16.46.
.4- Oihane Vazquez 16:47.
.5- Mireia Aguado 17:44.
.6- Maider Vallina 17:53.
.7- Ioar Oteiza 18:45.
.8- Ana Perez de Arenza 18:54.
.9- Itsaso Arake 18:58.
.10- Arrate mintegi 18:58.

Jubenil mutilak
.1- Eneko Garin 21:28.
.2- Iñaki Lopetegi 21:35.
.3- Asier Gonzalez 21:53.
.4- Joseba Angulo 22:01.
.5- Angel Mari Lopez 22:04.
.6- Mikel Betes 22:13.
.7- Illart Gumuzio 22:28.
.8- David del Rio 22:30.
.9- Unai Hernandez 22:42.
.10- Ugor Aldeiturriaga 22:43.

Jubenil neskak
.1- Eider Algaba 16:54.
.2- Kattalin Bollain 16:58.
.3- Onditz Aturbe 18:02.
.4- Eider Aldabe 18:06.
.5- Maddi Urdanpilleta 18:11.
.6- Klara Sasiain 18:17.
.7- Maria Gerriko 18:35.
.8- Marta Aranburu-Zabala 19:09.
.9- Miriam Masri 19:36.
.10- Leire Egiluz 20:09.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide