V. Gure Inguruari Begirada Bat

Uztarria.eus 2006ko abe. 19a, 19:50

Azaroaren 26an banatu zituzten Gure Inguruari Begirada Bat V. Argazki Lehiaketako sarian. Bi modalitatetan banatuta dago argazki sariketa hau. Alde batetik, ingurumenari buruzko alderdi positiboa jasotzen duten irudiak saritzen dituzte, eta bestetik, negatiboak. Gainera, irudi guztiak Azkoitian eta Azpeitian ateratakoak izan behar dute.

Aurten, Luis Franzisko Llavori zumaiarrak (alde positiboan) eta Josu Izagirre azpeitiarrak (alde negatiboan) eskuratu dituzte lehen sariak. Bakoitzak 200 euro jaso ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide