Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak gaur (asteazkena) plazan 19:30erako Azpeitian iragarrita zegoen manifestazioa legez kanpo utzi du, Euskal Herriko beste herri batzuetakoekin batera, mobilizazio horiek "Askatasunak dinamizatu eta deitutakoak" direla iritzita.
Hala ere, Uztarriak oraintxe jakin duenez, Azpeitian egingo dute manifestazioa, baina aldaketak egin behar izan dituzte antolatzaileek. Hasi, 19:45ean hasiko da ekimena, Frontoi Txiki aurretik; Eman hitza Euskal Herriari!
leloa izan du.
Azken albistea: Asteazkenean, manifestazioa egiteko bigarren deialdiak aurrera egin zuen. 19:45ean Frontoi Txikin bildu zirenek adierazi zutenez, "19:30eko manifestazioa legez kanpo uztea Euskal Herriak jasaten dituen eraso bat gehiago izan da". Hala ere, Eman hitza Euskal Herriari!
lelopean egin zuten manifestazioa eta ez zen arazorik izan.