Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, Azpeitian 2006ko urtarrilaren 1ean 13.930 lagun zeuden erroldatuta. 14.000 biztanle izatetik 70era dago, beraz, herria.
Institutuak 2005 hasieran eman zituen aurreko datuak, eta Azpeitiak orduan 46 biztanle gutxiago zituen: 13.884.
Gipuzkoan 88 herri daude eta Azpeitia 14. jendetsuena da. Jende gehiago bizi dira: Andoainen (14.082), Bergaran (14.853), Hondarribian (16.073), Pasaian (16.160), Lasarte-Orian (17.582), Tolosan (17.871), Hernanin (18.943), Arrasaten (22.312), Zarautzen (22.323), Eibarren (27.530), Errenterian (37.853), Irunen (60.261) eta Donostian (183.308).