Gontzalo Pelaez hil da. Idiazabalen jaio bazen ere, urte askoan Azpeitian bizi izan da. Egan taldeko kidea izan zen, Xabier Saldias eta beste hainbatekin batera. Egan utzi eta Trabuko musika taldearen sorreran parte hartu zuen Pelaezek, bere anaia lagun zuela. Gaixotasunak harrapatuta zebilen aspaldian. 59 urterekin hil da.
Gaur, urtarrilaren 8 astelehena, 19:30ean izango dira hileta elizkizunak, Azpeitiko parrokian.
Egan taldea sortu zela 35 urte egin zirenean hemen Uztarria aldizkarian argitaratutakoa: Musikaz egan