Segi gazte erakundeak atzorako (ostirala) Borroka Eguna
deitu zuen Euskal Herri osoan, Jarrai-Haika-Segi
auziaren inguruko ebazpena laster aterako dutela-eta. Horren harira, Azpeitian ere manifestazioa egin zuten atzo hainbat gaztek. Plazatik abiatzekoa zen baina Ertzaintzak plaza hartuta zuen. Plaza Txikitik abiatu ziren gazteak orduan. Ertzaintzak ez zien manifestariei aurrera egiten utzi eta istiluak egon ziren.
Hain zuzen, Espainiako Auzitegi Gorenak hilaren 18an emango du Jarrai-Haika-Segi
auziaren inguruko ebazpena. 24 gazte daude auziperatuta auzian; horien artean, Garikoitz Etxeberria Kafe
azpeitiarra.
Azkeneko albistea (urtarrilak 15, 14:03). Orain jakin denez, otsailaren 8ra arte atzeratu dute Jarrai-Haika-Segi
auziaren inguruko ebazpena emateko epea. Espainiako Auzitegi Gorenak emango du eta bertan Jarrai, Haika eta Segi "ETAren menpeko erakunde" diren edo legez kanpoko erakunde diren erabakiko dute.