Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Urola Erdiko Zerbitzuen Mankomunitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute Lapatx zabortegian garbigunea eraikitzeko. Lapatxek jasotzen dituen materialak berreskuratzea da helburua. Hondakinak berreskuragarriak direla aurreikusita, batzuk birziklatu egingo dira eta besteak berrerabili.
Garbigunea eraikitzeko lanak Urola Erdiko Lapatx S.A.k egingo ditu eta horretarako 360.000 euroko gutxieneko aurrekontua aurreikusia du. Gipuzkoako Foru Aldundiak, hala ere, Garapen Iraunkorrerako Departamentuaren bidez, gehienez 330.000 euroko diru laguntza eskainiko dio.