Herriko tabernak
Batasunaren ondasun diren ala ez erabakitzeko eztabaidari ekin dio gaur Espainiako Auzitegi Goreneko 61. sala bereziak, eta Batasunaren likidazioaren prozesuarekin zerikusia duten herriko tabernetako
arduradunei bi asteko epea eman die alegazioak aurkezteko. Horien artean, Orkatz Kultur Elkartekoei. "Ohiko epea bost egunekoa izaten dela esan du Gorenak, baina kasua konnplexua denez eta informazio bolumen handia dagoenez, hamabost egunera igo dugu".
Alegazioak aztertu eta gero, herriko tabernak
Batasunaren ondasun gisa enbargatuak izan daitezkeen edo ez erabaki dezake Gorenak.
Epaitegi berak joan den urrian herriko tabernetara
inbentarioa egitera bidali zituen Ertzaintza eta Guardia Zibila, eta 30 pasatxora sartu ziren; tartean, Orkatzera.
Hain zuzen, Batasuna legez kanpo uztea sala horren erabakia izan zen, 2003ko martxoan.
Ertzaintza Orkatz Kultur Elkartean sartu zeneko albistea