Ezezagun batzuek Banco Basconiak Plaza Txikian duen kutxazain automatikoari eraso egin zioten larunbat gauean. Gertaera 23:00ak aldera jazo zen eta, antza denez, ezezagunek likido suharbera erabili zuten kutxazainari su eman asmoz.
Erasoak kalte material txikiak eragin ditu eta kutxazaina erabilgarri dago gaur (astelehena).