Azkoitia-Azpeitia bidegorria egiteko lanak esleitu dituzte

Uztarria.eus 2007ko urt. 30a, 12:01

Asfaltos Naturales de Campezo enpresa izendatu dute horretarako

Asfaltos Naturales de Campezo S.A. enpresa izendatu dute Azkoitia-Azpeitia bidegorriaren proiektu lanak egiteko.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren arabera, Donostiako enpresa horrek izango du oinezko eta bizikleta zaleentzako bidegorria egiteko ardura eta, horretarako, Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko departamentuak 1.494.762,05 euro bideratuko ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide