Sergio Alvarado da Lan Mobel ISBren pibot berria

uztarria 2007ko ots. 2a, 14:02

Sergio Alvarado Caja Riojatik dator.

Jokalaria LEB2ko Caja Riojatik dator

1,97 metro neurtzen ditu eta 26 urte beteko ditu otsailean

Lan Mobel ISBk Sergio Alvarado pibota kontratatu du. Alvaradok 1,97 metro neurtzen ditu eta 26 urte beteko ditu hilaren 24an. Pibot berria LEB 2ko Caja Riojatik dator, bertan kapitain izatera iritsi zelarik.

Dagoeneko hasi da Jorge Elorduyren esanetara entrenatzen eta fitxa gaur (ostirala) tramitatuz gero, bihar Galiziara bidaiatuko du Azpeitiko taldearekin. Azpeitiarrek Calvo Xiriaren aurka jokatuko dute bihar, larunbata, 19:00etan Galizian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide