Urtarrilean zen egitekoa Soreasuko garajeen zozketa. Hainbat arazo tekniko eta admnistratibo medio, atzera bota zuen Udalak urtarrileko zozketa. Gai horren inguruan, Azpeitiko Aralarreko kide Miren Garmendiak, idatzi bidez azaldu du azken batean, inor zozketatik kanpo gelditzeko arrazoirik ez zegoela. Aralarren arabera, desberdinak izan dira zozketarako oinarriak euskarazko bertsioan eta gaztelerazkoan. Horrez gain, Aralarri ez zaio ondo iruditzen oraindik garajeak libre egonda, zergatik ez zaien kanpoan gelditu direnen beharrei erantzutea. Gainera, gazteak izanik, egoera are latzagoa da gaineratu du Garmendiak. Horren guztiaren aurrean, euskarari lehentasuna emateko garaia dela aditzera eman du eta euskararen diskriminazio positiboaren beharra azaldu du. Azkenik, argi azaldu du Aralarrek eurak euskarazko bertsioarekin geldituko direla, eta horrekin herritar horiei euren atxikimendua eskaini, herritarrek eskubidea dutelako.