Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik kultur taldeentzat

Uztarria.eus 2007ko ots. 12a, 12:02

Martxoaren 16an itxiko da eskariak bidaltzeko epea

Gaur, astelehena, ireki da Udaletxera dirulaguntza eskariak egiteko epea herriko kultur taldeentzat. Eskariak datorren martxoaren 12a arte, astelehena, egin ahalko dira. Eskaria egiteko aurkeztu beharrekoak honakoak dira:

  • Taldearen izena (CIF/NIF). Helbidea eta telefonoa
  • Taldearen arduraduna (NAN). Helbidea eta telefonoa
  • Taldeko partaideen izenak
  • Taldearen helburuak
  • 2007, urte osorako plangintza
  • 2007.urteko aurrekontua. Sarrerak/Gastuak
  • Taldeak eskatzen duen dirulaguntza azaldu eta aurrekontua justifikatu
  • Faktura edo egiaztagirien bidez, 2006an kultur batzordetik jasotako dirulaguntzaren azalpen edo justifikazioa egin
  • Beste zenbait ohar.

Informazio gehiagorako Udaleko Kultur Batzordera deitu beharko da: 943 15 70 68

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide