Epaitegi berriaren lehen harria jarri dute

Uztarria.eus 2007ko ots. 12a, 17:02

Irudian, lehenengo harria jartzen eta eraikin berriaren maketa

Joseba Azkarraga, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak izan dira ekitaldian

Eraikin berriko lanetarako bi milio eta erdiko aurrekontua dago eta 18 hilabeteko epean bukatuta beharko luke

Eguardian ospatu den ekitaldian Azpeitiko Epaitegi berria izango denaren lehenengo harria jarri dute. Bertaratu direnen artean zeuden Joseba Azkarraga, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak.

Joseba Azkarragak adierazi duenez oraingo egoera politikoaren aurrean herritarrak "harrituta eta kezkatuta" daudela, "beharrezkoak dira mezu pozgarriak arlo politikotik independentea den Justizian sinesten adore emateko". Eta gaur bezalako ekitaldiek herritarrei "itxaropena eman behar" die "erakundeek zerbitzu publikoaren alde duten konpromisoa islatzen" dutelako; eta "zerbitzu horrek nabarmen baketzailea behar du, berme hoberenekin garatzeko modukoa".

Bestalde, Julian Eizmendi Azpeitiko Alkateak nabarmendu du epaitegia "gaur egungo beharretara" egokituko dutela, haien "legengintzaldiko helburu programatikoen arabera".

Eraikin berria

Azpeitiko epaitegiak 1.306 metro karratuko azalera izango du, guztira, lau solairutan banatuta:

  • Beheko solairua. Hemen herritar gehien hartzen dituzten zerbitzuak egongo dira: Erregistro Zibila, auzitegiko medikuaren bulegoa, bisita-gelak eta zerbitzu erkideak, baita Segurtasun-arloa ere.
  • Lehenengo solairua. Epaitegirako izango da, eta, besteak beste, epaileen, idazkarien eta fiskalen bulegoak bildiko ditu.
  • Bigarren eta irugarren solairuak. Artxiboeterako eta frogagarrien gordailuetarako baliatuko dira.

Altuna eta Uria SA eta Korotel SA enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak egingo ditu lanak. Bi milioi eta erdi euroko aurrekontua dute lanek, eta 18 hilabetean bukatu beharko litzateke. Beraz, 2008ko lehenengo sei hilabetekoan amaituko dira.

Epaitegia 2006ko urritik Izarraitz pilotalekuan dago, lehen bi solairuetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide