Bihar, asteazkena, egingo dute Soreasuko lurpeko garajeen lehenengo zozketa. Joan den urtarrilean zen egitekoa garajeen zozketa baina Āarazo tekniko eta administratiboakĀ zirela medio Udalak atzera bota zuen. Bihar egingo den zozketan 3 partehartzaile berri izango dira; 39 lagun izango dira guztira. Bestalde, aurreko zozketara aurkeztutako hiru lagun ez dira aurkeztuko biharko zozketara arrazoi ezberdinak direla eta.
Behin zozketa eginda, 17:00etan, garajeak aukeratzen hasiko dira, zerrendaren arabera. Zozketaren emaitzen arabera, zerrendan aurrena gelditu denak izango du nahi duen garajea hautatzeko aukera, eta hortik behera jarraituko du aukeraketak.
Udaleko Kontratazio Organoak bigarren zozketa egitea aurreikusita dauka. Oraindik arauak ezarri ez badituzte ere, 6 lagun bigarren zozketarako izendatuak daude. Bihar egingo den zozketaren ondoren egingo du bigarren zozketarako deialdia Udalak.