Inauterietako abestien CDa salgai jarriko dute

Uztarria.eus 2007ko ots. 14a, 10:02

Inauterietako diskoaren azala

Datorren ostiraletik hurrengo astearte arte egongo da salgai

Otsailaren 16tik 20ra bitarte inauterietako abestiak jasotzen dituen CDa salgai egongo da Udaletxeko arkupetan. 11:00etatik 14:00etara erosi ahalko da diskoa eta salneurria 10 eurotakoa du. Bestalde, Ametsa eta Eguzkitza tabernetan ere salgai egongo da ostiraletik aurrera. Udal Musika Bandak, Musika Eskolak eta Julian Barrenetxeak abesbatzak elkarlanean grabatutako diskoa da eta inauterietako 23 pieza ditu jasota.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide