'Desamodioaren karabana' egin dute

Urola Kostako Hitza 2007ko ots. 15a, 11:02

ELA sindikatuak deitu zuen auto karabana.

Lurrindegi eta drogerietako langileek egin zuten atzo auto karabana, San Valentin egunean

(Urola Kostako Hitza)

Atzo (asteazkena), San Valentin eguna zela-eta, Gipuzkoako lurrindegi eta drogerietako langileek auto karabana egin zuten, Gipuzkoan zehar, ELA sindikatuak deituta. 16:30ak aldera heldu ziren Azpeitira Tolosatik, eta hemendik Eibarrera joan ziren. Karabanaren helburua, "sektoreko lan baldintzak salatzea izan zen". Langileen ordezkariek atzo salatu zutenez, "guri orain arte ezartzen diguten hitzarmena Espainiako estatukoa da, eta 700 euro eskaseko soldata dugu. Bestalde, sektoreko enpresek baldintza hobeak eskaintzen dizkiete Bizkaiako langileei".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide