Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin bat

Uztarria.eus 2007ko ots. 16a, 11:02

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren agerraldia, Azpeitian.

Mobilizatzeko dei egin die herritarrei

Bihar, larunbata, amnistia eta autodeterminazioaren alde manifestazioa egingo dute

Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bat egin du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak abiatu duen borrokaldiarekin eta herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko dei egin die. Bihar, larunbata, herrian amnistia eta autodeterminazioaren aldeko manifestazioa egingo dute; 19:30ean abiatuko da, plazatik.

“Kolektiboak eragin dezake gatazkaren konponbide demokratiko baten alde, posizio eta jokaldi propio batekin. Beraz, posizio politiko hori espetxe dinamikaren bidez aldarrikatzeko tenorea iritsi dela uste dugu”, jakinarazi zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bat egin du agiriarekin.

Presoen kolektiboak hil honetarako hainbat ekimen antolatu ditu: itxialdiak kartzelan, plantoi informatiboa, komunikazio greba eta otsailaren 24ko manifestaziorako eta 24 orduko baraualdirako deia, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide