Jorge Elorduik Iraurgi SB Lan Mobel uztea erabaki du. Atzo bertan gertatu zen dena. Iraurgiko entrenatzaileak eskaintza jaso zuen Calefacciones Farho Gijon taldetik eta onartu egin zuen, denen ezusterako. Espainiako LEB 1 Ligan dago Xixongo taldea eta une honetan azkeneko postuan daude. Elorduik gaur goizean bertan entrenamendua du han.
David Rodriguez donostiarra da orain Iraurgiko entrenatzaile berria. Lolo Encinas, Elorduiren aurretik zegoen entrenatzaileak ekarri zuen Rodriguez Iraurgira, eta denbora horretan guztian bigarren entrenatzailea izan da orain arte.
Elorduirekin zortzi partidatatik sei irabazi
Elorduik zortzi partida egin ditu Lan Mobel ISB taldearekin Espainiako EBA Ligan. Partida horietatik sei irabazi ditu taldeak eta bi galdu. Bosgarren postuan daude orain, hirugarrenarekin berdinduta. Lehen hirurek jokatuko dute igoera fasea jokatzeko kanporaketa. Zazpi partida falta dira EBAko Liga bukatzeko.
'Urola Kostako Hitza'-n Elorduiri egindako elkarrizketa