Literatura Eskola Larrabetzuko BBK literatur taldearen inguruan sortu zen. Literaturen inguruko gai desberdinak jorratzeko elkartzea zen asmoa; hilero literaturaz zerbait gehiago ikastekoa.
Laugarren ikasturte honetan, Larrabetzutik ateratzea izan du helburu Literatura Eskolak. Hileroko bilerak herri desberdinetan egitea pentsatu zen. Era honetan ekimenari oihartzun zabalagoa eman nahi izan zaio, eta toki desberdinetako jendearengana iritsi.
Datorren larunbatean, Literatur Eskola Azpeitian ospatuko da. Hizlaria Anjel Lertxundi idazle oriotarra izango da, eta aleman literaturari buruz ariko da.
EGUNA: Martxoak 10 (larunbata)
ORDUA: Goizeko 10:00etan
TOKIA: AITONENA I
Esan beharrik ez dago mundu guztia dagoela gonbidatua, hitzaldiak irekiak izaten baitira. Ondoren geratu nahi duenarentzat bazkaria egongo da, literaturaz eta bestelako kontuez hitz egiten jarraitzeko.
Beraz, larunbat goizerako plan hoberik ez baduzue, eta literaturaz zerbait gehiago ikasteko gogoa baduzue, zita egina dago.