Arrantzarako baimenak banatzen hasi da Ollagorra

Urola Kostako Hitza 2007ko mar. 12a, 11:03

Bi astean behin, astearteetan, baimenak eskatzeko aukera izango da

(Urola Kostako Hitza)

Urtero bezala Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak, Nuarbeko Ibai Eder urtegian arrantza egiteko baimenak eskatzeko epea zabaldu du.

Elkarteko kideak, hilaren 13an hasita eta bi asteartean behin, Elkartean bertan izango dira baimenak egiteko. Ibai Eder urtegian arrantzan egin nahi dutenek edota arrantzako federazio txartela eskatu nahi dutenek baimenak egitera Ollagorrara jo beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide